|
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak “Herritarrak politikaren muinean” parte-hartzeari buruzko kongresua aurkezten du. Guggenheim Bilbaoko Museoko entzungelan, ekainaren 4, 5 eta 6an izango dira ekitaldiak.
Kongresu honek erreferentzia izan nahi du gizarte parte-hartzaileago eta prozesu erabakigarrietan inplikatuago dagoen bat lortzeko ekimenen azterketan
Hiru jardunaldiotan, parte-hartzeari buruzko zenbait gai entzun ahal izango ditugu, aditu ezagunen eskutik.
HARTZAILEAK
Erakunde-eragileak lan-eremuetatik eta kudeaketa-arduretatik herri-kudeaketa parte-hartzaileago bat sustatzearen aldeko ikuspegia bere egin nahi dutenak. Kolektibo horretan, oso garrantzitsutzat jotzen dugu herri-politikak definitzen diharduten politikariek nahiz politika horiek kudeatzeaz eta betearazteaz arduratzen diren teknikariek parte hartzea.
Gizarte-eragileak: elkarteak, kolektiboak, gizarte-mugimenduak…, baldin eta beren lan-eremuetatik hausnarketa bat bilatzen badute, parte-hartzeak gizarte-eskuhartzeari buruzko ikuspegia duten eragile guztien jardueraren erdigunetzat hartuta duen papera aztertzeko.
Herritarrak beren izenean: azken batean, herritarrak erakunde guztien muina dira, kontuan harturik herritarrok gaur egun erreferente politiko eta sozial asko ditugula eta nolako eragina duten horiek eragile horien guztien nortasun politiko, sozial eta herritartasunekoan. Horregatik guztiagatik uste dugu oso garrantzitsua dela herri-gaietan ari diren eta ardura eta interesa duten herritar aktiboen banako parte-hartzea onartzea. Jakin badakigu benetako parte-hartzearen helburua normalean parte hartzen ez duten pertsonen ikuspegia eta inplikazioa izan behar dela. Horregatik, elkarteetan edo alderdi politikoetan ez dauden pertsonak, gizarte-partehartzearen ohiko bideak ez darabiltzaten horiek, saihestu ezinezko helburu dira, baldin eta parte-hartzearen eremuan benetako aldaketa gertatzea nahi badugu.
|